Astelehenean irekiko dute egingo dituzten baratze publikoetan izena emateko epea
Eskaerak egiteko epea martxoaren 31 arte egongo da zabalik.
www.donostia.org atarira jo dezake.
Bestalde, Axier Jakak zehaztu du obren lizitazioa dagoeneko onartu dela eta Lau-haizeta parkea egiteko 96.000 euro jarriko dituztela. Lanek hilabete eta erdi iraungo dute eta baratzeak lortzen dituztenek ekainean erabiltzeko aukera edukitzea aurreikusten dute.
Lau-haizeta parkean 77 baratze publiko egingo dituzte eta horietako bat eskatzeko epea astelehenean, martxoak 10, zabalduko dute. Halaxe azaldu du gaur Axier Jaka Ingurumen zinegotziak. “Baratze publikoen zerbitzuak eskari handia izan du, herritar askok espero zuten”. Baratze hauen bidez, “hiritik atera gabe donostiarrak nekazal mundura gerturatuko dira”.
Egingo dituzten 77 baratzetatik bi elbarrituentzako izango dira eta adinen arabera banatuko dira: hogei baratze 18-30 urte bitartekoentzat; beste hogei 31-60 urtekoentzat; eta 35 baratze 61 urtetik gorakoentzat. “Zerbitzua bereziki adineko pertsonentzat” dela azpimarratu du Jakak. Bestetik, 4 Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten eskolentzat izango dira eta 4 baratze Gizarte Ongizate Zerbitzutik kudeatuko dira.
Eskaera egiteko, hemezortzi urte baino gehiago izan behar dira eta udalerrian erroldatuta egon beharko da, gutxienez urtebeteko epearekin. Baimenak hiru urterako izango dira eta eskatzaileek ehun euroko depositoa jarri beharko dute.
Izen eman nahi duenak Udalinfoko bulegoetara, Ingurumen departamentuaren bulegora, Mandaseko Dukea kaleko 66. zenbakira edo