3.525 emakumek berdintasunaren aldeko aldarrien artean korrika egin dute
11:00etan korrikalariak irten dira eta bost minutu lehenago patinatzaileek hasi dute lasterketa.
Lilatoiak 25 urte bete ditu aurten, eta bigarren urtez jarraian, eguraldi eguzkitsua izan du lagun. Iaz parte hartze marka guztiak hautsi zituzten arren, aurten kopuru hori berriro handitzea lortu dute. Orotara, 3.542 emakumek parte hartu dute bost kilometroko lasterketan eta Donostiako Erdialdeko kaleetatik barrena korrika egin dute.
Honako kaleetatik igarotzen ari da lasterketa: Bulebarra, Hernani kalea, Askatasunaren hiribidea, Zubieta kalea, San Martin kalea, Espainia plaza, Argentinar Errepublika, Kursaal zubia, Zurriola etorbidea, Nafarroa etorbidea (itzulia), Lapurdi plaza, Zurriola etorbidea, Kursaal zubia, Erregina Erregente kalea, eta Bulebarra.
Emakume batzuek martxoaren 8ko Emakumeen Egunaren harira antolatu zuten lehenengo aldiz Lilatoia, 1990ean. 115 emakume inguruk parte hartu zuten orduko hartan.
Datorren urtean, Lilaton Taldeak Donostiako Atletikoren eskuetan utziko du lasterketaren antolakuntza.