Gipuzkoa Basket Unicajaren aurka.
Aurreko astean Gipuzkoa Basketek sei porroteko bolada txarrari amaiera eman zion, La Bruixa d’Or taldeari 73-65 irabazita. Lehen itzuliko talde sendoa izaten jarraitu zuten arren, gaur ezinezkoa izan zaie. Malagan porrota jaso dute, hogei puntu baino gehiagoko aldearekin (81-55).
David Doblas jokalariak ireki du markagailua, baina lehenengo laurdena aurrera joan ahala indarra galdu du eta bost minututan hiru falta jaso ditu. Zatia nahiko parekatuta bukatu dute: 20-17.
Bigarren laurdenean, ordea, bi taldeen aldea geroz eta nabarmenagoa izan da. Momentu batean donostiarrek indarra berreskuratu dute, Robinsonen hainbat hirukoei esker, baina ez da nahikoa izan.
Hirugarren eta laugarren zatiak dinamika beretsuan mantendu dira eta, nahiz eta Unicajak amaieran protagonismoa galdu, partida erabakita zegoen (81-55).