Spa gune bat ireki dute Intxaurrondoko kiroldegian
Igerilekuaren ondoan egin dute spa gune berria. 180 metro koadro ditu eta hidroterapia tratamenturako hainbat zerbitzu eskaintzen ditu. Bederatzi pertsonentzako sauna lehorra eta sei metroko pedilubio bat ere egokitu dute. Bigarren fase batean sauna hezea eta hidromasajeko dutxak ere jarriko dituzte.
Gune honetarako eguneko sarrerak 6,90 euro balio du, baina 10 erabilerako bonuak ere eskaintzen dituzte 51,90 euroan. Kirol Txartelako harpidedunek %50eko deskontua dute, hau da, eguneko sarreragatik 3,45 euro eta 10 saioko bonuagatik 25,95 euro ordaindu beharko dute.
Intxaurrondoko kiroldegian egindako lanek 32.809 euroko kostua izan dute.
Josu Ruiz Kiroletako zinegotziak adierazi duenez, “hobekuntza garrantzitsua da, herritarrei zerbitzu hobea ematen lagunduko duena. Bide honetan pauso gehiago ematen jarraituko dugu, udal kiroldegiak gero eta erakargarriagoak egiteko”.