Bera Berak Erreginaren Kopako finala jokatu du bihar Rocasaren aurka
Mecalia Atletico Guardes taldeari irabazi dio gaur (26-21) eta finalerako txartela lortu du.
Partida hasiera oso berdindua izan da. Atsedenaldian 12 eta 10 Bera Bera Eskubaloia irabazten. Lehen zatiko azken minutuetan errentatxo bat lortu dute, eta bigarren zatia erosoago jokatu dute. Lehen zatian, ordea, urduri atera dira Bera Berako jokalariak eta sufritu egin dute. Azkenean aurrea hartzea lortu dute donostiarrek, eta bihar hamargarren finala jokatuko du Rocasaren aurka (13:00). Atzo Bera Berak 18-29 irabazi zion Zuazori.
Partidaren amaieran San Sebastian martxa entzun da, donostiar zale andana joan baita jokalariak animatzera. Giro politaz gozatu dute Alcobendaseko harmailetan.

