Iñaki Alegria donostiarra da UEUko zuzendari berria
http://youtu.be/Whor4vZFr5k
Karmele Artetxeren lekukoa hartu du gaur Alegriak, Udako Euskal Unibertsitatearen batzar nagusian.
Iñaki Alegria (Donostia, 1958) da gaurtik Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari berria. 1984tik UEUkidea, sei urtetan zuzendaritza taldean aritua, informatikan doktorea eta EHUko irakaslea da Alegria. Duela gutxira arte EHUko Informatika fakultateko dekanordea izan da.
UEUk iragarri du 2014an orain arteko ibilbideari jarraipena emango diola, bai arlo estrategikoan (Euskal Unibertsitatearen proiektua) bai hezkuntzaren ildoan bai argitalpen eta datu baseen jardunean.

