Reala finalera iritsi da Atletic Terrassari irabazita (2-0)
Gaur eguerdian Madrilen jokatu duten partidan 2 eta 0 irabazi dute txuri-urdinek. Lehen zatian nagusi izan dira Realeko jokalariak. Zenbait aukera garbi izan ondoren, Nereba Belzunegik lortu du partidako lehenengo gola 20. minutuan. Golaren ostean, Atletic-ek bi penalti korner izan ditu alde berdinketa lortzeko, baina defentsa gipuzkoarrak arazo handirik gabe lortu du aurrea hartzea. Atsedenaldirako gutxi falta zenean, Pablo Fernandezen neskek bigarrena lortu dute, Patricia Marañaren eskutik, penalti korner batean.
Bigarren zatian, Realak abantaila polit hori kudeatzen jakin du eta ez du inolako larritasunik pasa eta 2-0ekoarekin iritsi dira bi taldeak. Bihar 11:00 tan jokatuko dute txuri urdinek finala. Arerioa etxean jolastuko duen Club de Campo izango da.


