John Paul Keith, Memphis hiritik Intxaurrondora
http://youtu.be/TswjWqoK0CI
Larunbatean, martxoaren 22an, Intxaurrondo Kultur Etxean Memphisko John Paul Keith abeslari eta gitarrista izango da zuzenean. Europan zehar bira egiten ari da Memphis Circa 3AM diskoa aurkezteko, eta Donostian ere kontzertua emango du. Irungo Bloody Maryk antolatutako rock gaua izango da larunbatekoa, eta beste bi taldek ere parte hartuko dute jaialdi honetan. Donostiako Gran Yate Especial bandarekin hasiko da gaua, eta Balerdi Balerdi talde nafarra ere gonbidatu dute. Emanaldia gaueko 22:00etan da hastekoa, eta sarrera 12 eurotan lor daiteke, aldez aurretik, eta 15 eurotan egunean bertan.