Uraren eguna dela eta, Urumea ibaia garbituko dute larunbatean
-16:30etatik 19:00etara, Zuloaga Plazan tailerrak egingo dituzte: Decopatch tailerra, dekorazioa eta paper birziklapena, haur pintura tailerra, Magis Dong plastilina tailerra, eta hainbat euskal artisten laguntzaz haur txikiek urari loturiko mural bat egingo dute.
-20:00etan: Eguna bukatzeko Ibaeta abesbatzak kontzertua eskainiko du San Vicente elizan.
Sabina Hourcade, Surfrideko kideak azaldu duenez, itsasora heltzen diren hondakinen %80ak barnealdean du jatorria eta ez ibaietan. Horregatik, hondakinen jatorriari garrantzia berezia emango diote aurten Uraren egunean.
Eguraldi txarra egiten badu apirilaren 5ean egingo dituzte Urumearen garbiketaren inguruko jarduera guztiak. Orduan ere txarra egingo balu, apirilaren 12an egingo lukete azken saiakera.
Ura, ibaiak eta herriak erakusketaren harira, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Urumea Garbi izeneko jarduera antolatu du hainbat talde gonbidatuz. Surfrider Foundation Europeren babesa izan dute eta beste hainbat elkarte eta eragilerekin batera, Urumea ibaia garbituko dute auzolanean datorren larunbatean, martxoaren 22an, Uraren Munduko Eguna ospatzeko. Martutene eta Loiolatik hasi eta Zurriolaraino garbitzea da antolatzaileen asmoa.
Ibaitik ateratako materialak sailkatu eta berrerabiltzeko modukoak direnekin tailerrak egingo dituzte Zuloaga plazan. Bi diseinatzaile arituko dira eskulturak egiten eta parte hartu nahi duen guztiari laguntzen. Gainontzeko hondakinak dagozkion tokira eramango dituzte.
Eguraldiak laguntzen badu, goizeko 10:00etan hasiko dira Urumea ibaia garbitzen. Loiolan, Ur-Kirolak paretik hasiko dira eta Martutenen, Arraun Lagunak taldearen egoitzatik. Piraguak, txalupak eta surf taulak erabiliko dituzte uretako hondakinak jasotzeko eta hainbat ertzetan oinez ere ibil daitekeenez, parte hartzeko gonbita luzatu die herritarrei Xabier Rubio Haritzalde elkarteko kideak.
Egitaraua
-10:00-10:30: Harrera, ekimenaren aurkezpena, azalpen teknikoak eta materialen banaketa.
-10:30-12:00: Hondakinen bilketa ibaian eta ertzetan.
-12:15-12:30: Hondakinen jasotze-lanak hiru puntutan: Arraun Lagunak, Ur-Kirolak eta
KOIPEko arrapala (5. zubia).
-12:30: Donostiako Udaleko kamioi batek hondakinak jasoko ditu eta KOIPEra eramango
ditu.
-13:00: Hondakinen sailkapena eta bukaerako gogoeta. Sentsibilizaziorako unea.
-13:30: Hamaiketakoa