Ze premikin! jaialdiak 1940tik 1990era bitarteko rockaren ibilbidea jorratuko du
Le Bukowskik antolatutako jaialdia Gazteszenan egingo dute hirugarren urtez jarraian, apirilaren 16an, eta zortzi banda izango ditu protagonista; bihar jarriko dituzte salgai sarrerak.
Kutxasarrerak.net webgunean, 8 eurotan. Aurreko bi urteetan sarrera guztiak aurrez saldu direla gogorarazi dute, beraz, arin ibiltzeko gomendatu dute; hala ere, sarreraren bat geratuko balitz, jaialdiaren egunean bertan salduko dituzte, 10 eurotan.
Duela hiru urte hasitako bidea jarraituko du Le Bukowski Musika Klubak. Hala, Aste Santuko ostegunaren bezperan, Egiako Gazteszenan Ze premikin! jaialdia antolatuko du aurten ere. Zehazki, 1940 eta 1990 urteen arteko rockaren errepasoa egin nahi dute jaialdiaren bidez. Zortzi banda arituko dira zuzenean: Dead Bronco (Bilbo), The jancee pornick Cassino (Errusia / AEBak), Soul Gestapo (Espainia), Señor No (Donostia), Rat-Zinger (Bilbo), Mamba beat plays Tecnopop (Bilbo), Borrokan (Bera), Rouille (Frantzia). Aurreko mendeko rock eta herri musikaren errepasoa egiteaz gain, egungo musika dantzagarria entzuteko aukera ere emango du jaialdiak, izan ere, Makala DJ zarauztarrak eta We love dolce vita DJ kolektiboak ere zuzenean arituko dira. Bi espaziotan banatuko dute jaia, 20:00etatik 6:00etara, eta kontzertuen arteko tarteetan dj Makala arituko da. Pozik agertu da Bukowskiko Josu Urbieta gaurko aurkezpenean, aurreko urteetan bezala aretoa betetzea espero baitu.
Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai Internet bidez,