
Donostiako AEK-k bigarren urtez binakako lasterketa antolatuko du apirilaren 13an (10:30). Lasterketa honetan korrikalariek binaka hartu behar izango dute parte; mutil-mutil, neska-neska eta neska-mutil aukerak egongo dira, eta era berean hiru sailkapen. Kirol jarduera bat eskaintzeaz gain, AEK-k parte-hartzaileen artean euskarazko kultur eta aisialdi produktu eta zerbitzuen kontsumoa sustatzeko helburua ere badauka. Horretarako;
Hitza,
AIZU!,
Berria,
Hitza,
Elhuyar,
Luma,
Argia eta
Gaztezulo-ren harpidetzak zozketatuko dituzte, baita Elkarrek banatutako hainbat mahai jolas, liburu eta disko ere.
Izena emateko epea zabalik da. Aldez aurretik izena emanez gero 19 euro ordaindu beharko du bikote bakoitzak. Lasterketaren egunean izena emanez gero, 25 euro. Parte hartzaileek mikrozuntzezko toalla bana jasoko dute opari. Bulebarretik abiatuko da lasterketa, eta 6 kilometroko ibilbidea egingo dute korrikalariek.
Boluntarioak behar dituzte
Lasterketa egunerako boluntarioak behar dituztela plazaratu dute antolatzaileek. Lagundu nahi izanez gero, boluntarioek beraiekin jarri dute harremanetan 607596112 telefonora deituta edo
donostia@aek.org helbidera idatzita.