
Frankismoan fusilatutako herritarrak gogoratzeko eskultura jarriko dute Goikoa Jauregiaren aurrean. (Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Udalak altxaldi frankistan eta ondorengo urteetan fusilatuak izan ziren donostiarren senideak gertaera haiek gogoratzeko egin duten eskulturaren inaugurazio ekitaldira gonbidatu nahi ditu.
Horretarako senideekin harremanetan jarri nahi dute. Beraz, norbaitek daturik izango balu Giza Eskubideen bulegoarekin jarri beharko luke harremanetan,
Bakearenetxea@donostia.org helbidera idatziz edo 943 481 975 / 943 481 773 telefonen bidez.
Gauzak errazteko, Donostian fusilatuak izan ziren 371 pertsonen izen-abizenak
Donostia.org/bakearenetxea helbidean jarri ditu Donostiako Udalak.