Herritarren laguntza eskatu dute galdutako donostiar bat topatzeko
Deia zabaltzen ari dira herritarren artean, larunbatean desagertutako lagun bat topatzeko. Iñaki izena du, eta Txomin Eneakoa da. Dirudienez, joan den larunbatean bere lagunekin afaldu zuen Astigarragako sagardotegi batean, eta 00:30ean, etxerako bidea hartu zuen. Geroztik, haren inguruko inork ez daki ezer ere hari buruz, eta galdua dago. Inork zerbait jakingo balu edo ikusiko balu, mesedez bere lagunekin harremanetan jartzeko eskatu dute, risirodriguez@gmail.com posta elektronikora idatziz edo 650 55 03 67 eta 664 39 00 46 telefonoetara deituz.


