Abortatzeko eskubidearen aldeko protesta egin dute Parte Zaharrean
https://www.youtube.com/watch?v=Jxe0rOdGVHo
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak Kaiko elizan “bizitzaren aldeko” meza eman behar zuela-eta, hainbat pertsona protesta egiteko bildu ziren atzo arratsaldean Parte Zaharrean. Bulebarretik Kaiko elizaren atariraino joan ziren abortatzeko eskubidearen aldeko leloekin.