Nogerasek bere kargua utziko duela jakinarazi dio Izagirreri
Gaur alkatearekin izan duen bileran eman dio bere azken erabakiaren berri.
Juan Karlos Izagirre alkateak eta Donostia 2016 patronatuko presidenteak ohar baten bidez jakinarazi du Itziar Nogerasek Donostia 2016ko zuzendaritza uzteko erabakia hartu duela. Nogeras Izagirrerekin bildu da gaur, eta bileran eman dio bere erabakiaren berri.
Alkateak ohar berean azaldu du “egoera aztertu eta presaz hartu beharreko erabaki guztiak hartzeko” ez ohiko bilera bat egingo duela patronatuarekin. Ostiralean elkartuko dira 12:30ean.

