Zinemaldiko kartel lehiaketako finalistak aukeratu dituzte
Herritarren bozketa bukatuta, sail bakoitzeko finalistak nortzuk diren jakinarazi da; irabazleak maiatzaren 9an ezagutaraziko dira.
Zinemaldiaren kartelak aukeratzeko hirugarren online lehiaketaren behin betiko finalistak ezagutarazi dira gaur. Finalistak eta aurkeztutako kartelak lehiaketaren webgunean daude ikusgai.
Sail bakoitzetik 10 finalista aukeratu dira. Horiei antolatzaileek aukeratutakoak gehitu behar zaizkie; horrenbestez, epaimahaiak behin betiko finalista horien artetik aukeratuko ditu irabazleak. Kartel irabazleak maiatzaren 9an egingo den prentsaurreko batean jakinaraziko dira. Kartel irabazleen aldeko botoa eman dutenen arteko sari-zozketa maiatzaren 14an egingo da.

