Kapitalismoa akatu lelopean, dinamika antikapitalista bat sortzeko ekitaldi batzuk antolatu dituzte. Sistema kapitalistaren aurka indarrak bildu nahi dituzte, sistema “iraultzeko”.
Gaur, osteguna, Antiguako Txantxarreka gaztetxean gazte prekarietateari buruzko hitzaldi bat emango dute (19:00). Bihar, ostirala, Parte Zaharrean, burujabetza izango dute hizpide Arrano elkartean egingo duten mahai-inguru batean (18:30).
Larunbatean Iruñeara bidea hartuko dute arratsaldean, abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioan parte hartzeko. Autobus bat irtengo da Donostiatik Iruñeara, 15:30ean.
Hurrengo ostiralean, apirilaren 11n, hainbat jarduera egingo dituzte Bulebarrean (17:00). Olinpiada ekintzaileak, mobilizazioa eta batzarra.