Iazko irailean ere zubia itxia egon zen, lanen ondorioz. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Autobus geltoki berriaren eraikuntza lanak direla eta, Maria Kristina zubia itxiko dute astelehenean. Zehazki, Frantzia Pasealekua eta Lorca artean (Urumea Pasealekua) egingo dute mozketa. Astelehenean, apirilak 7, itxiko dute bidea, apirilaren 13a arte. Ondoren, berriro itxiko dute, apirilaren 22tik 28ra.