Anoetako birmoldaketari mugak jarri dizkio auzitegiak
Anoetako Udal Batzordea bihar goizean bilduko da, erabaki bat hartzeko.
Anoeta estadioaren birmoldaketa plan orokorra bertan behera utzi du Euskadiko Juztizia Auzitegi Gorenak. Beraz, obrak egitekotan, mugak izango ditu. Izan ere, Javier Olaberri abokatu donostiarrak aurkeztutako errekurtsoari arrazoia eman dio auzitegiak. Donostiako udalbatzarrak aho batez onartu zuen lanak egiteko baimena ematen zuen hirigintzako Plan Orokorraren aldaketa, iazko urtarrilean. Bihar, astelehena, Anoetako Udal Batzordea bilduko da, PSE-EEk hala eskatuta. Bertan, udal gobernuak azalduko du, sententzia goitik behera aztertu ondoren, helegitea aurkeztea egoki ikusten duen, beste gai batzuk jorratzearekin batera.
Donostiako Udala helegitea aurkezteko aukera aztertzen ari da. “Aldaketek estadioko atletismo pistak kentzea ahalbidetuko lukete, estadio txikia hobetzeaz gain. Udal Gobernuak hasierako dokumentuaren edukia birbideratzeko beharra ikusi zuen, Udalak lurren jabetza mantentzea ahalbidetuz eta erabilera tertziariora bideratutako azalera gutxituz. Udalbatzak 2013ko urtarrilean Plan Orokorraren aldaketa onartu zuen, baina hasiera batean aurreikusitako erabilera tertziarioak mantentzeko erabakiarekin”, azaldu du udalak ohar baten bidez.