Podiumetik kanpo geratu da Donostiarra
Gipuzkoako Batel Txapelketan laugarren postua lortu dute hiriko arraunlariek.
Gipuzkoako Batel Txapelketaren finalak jokatu dituzte Pasaian, gaur goizean. Maila guztietako arraunlariak aritu dira lehian, eta Donostiarra ere bertan izan da, atzoko sailkatze estropadan hirugarren postuan geratu ostean. Gaurkoan, ordea, Donostiarrak ez du podiumean sartzea lortu, eta laugarren tokian geratu da. Oriok eraman du gizonezko seniorretako bandera, eta San Juan eta Getaria geratu dira atzetik. Zarautzek eta Kirikok Federazio Saria jokatu dute.
GIPUZKOAKO BATEL TXAPELKETA
Finaleko sailkapena. Gizonezko Seniorrak:
- ORIO. 09:01,10
- SAN JUAN. 09:03,53
- GETARIA. 09:12,81
- DONOSTIARRA. 09:22,82
- ZARAUTZ. 09:38,03 (Federazio Saria)
- KIRIKO. 09:38,03 (Federazio Saria)