Gazteen egoeraren inguruan diagnostiko bat egingo dute
Prozesu parte hartzaile baten bidez, lantegi batzuk antolatu dituzte; bihar, apirilaren 8an, izango da lehenengoa, 18:00etan, Kontadoresen.
Donostiako Udalak hiriko gazteen egoerari buruzko diagnostiko bat egingo du. Horretarako, prozesu parte hartzaile bat jarriko du abian. Lantegiak 17 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude, eta bihar, apirilak 8, hasiko dira. Adin tarte horretako bi talde ezberdin eratu dituzte eta bakoitzarentzat bi lan saio egingo dituzte. Aztiker enpresak lantegi ireki, dinamiko eta parte hartzaileak bideratuko ditu, gazteen iritziak eta ekarpenak jasotzeko asmoz. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Sailak 28.800 euroko diru laguntza eman dio Donostiako Udalari.
Naiara Sampedro Gazteria zinegotziak esan du diagnostiko hau oso lagungarria izango dela finkatu dituzten helburuak betetzeko: “Gazteria pleanean jasotzen genuen bezala, hiru helburu estrategiko ditugu: Sampedrok, bestalde, interesa duen gazte orori diagnostikoan parte hartzeko gonbitea luzatu die.
Lantegietan parte hartu nahi dutenek, Gazteria eta Aterpetxeen Atalarekin jarri behar dira harremanetan, 943-48 19 09 telefonoan edota gazteria@donostia.org helbidean.
[box]
HITZORDUAK
Parte Zaharra, Gros, Erdialdea, Egia, Amara, Amara Berri, Aiete eta Antiaguako gazteentzat.
– 17 eta 23 urte bitartekoei zuzendua: Apirilak 9. 18:00etan. 2016ko bulegoetan.
– 24 eta 30 urte bitartekoei zuzendua: Apirilak 10. 18:00etan. 2016ko bulegoetan.
Ulia, Zubieta, Ibaeta, Añorga, Martutene, Loiola, Txomin, Altza, Intxaurrondo, Bidebieta eta Igeldoko gazteentzat.
– 17 eta 23 urte bitartekoei zuzendua: Apirilak 8. 18:00etan. Kontadoresen.
– 24 eta 30 urte bitartekoei zuzendua: Apirilak 15. 18:00etan. Kontadoresen.
[/box]


