Ia 200.000 euro utzi ditu loteriak Martutenen
Donostian saria banatzen den bigarren aldia da.
Igandeko, apirilak 6, jatorrizko loteriaren lehen saria Donostian saldu da, 27 Industrialdeko Ekai tabernan. Irabazleak 196.994 euro jasoko ditu. Martuteneko tabernako langileek saria jasotzera oraindik ez dela inor hurbildu adierazi dute.
Bigarren aldia da Donostian sari handia banatzen dela. Izan ere, urtarrilaren 5ran, beste donostiar batek 213.980 euro lortu zituen.


