Juan Karlos Izagirre: "Donostiak estadio berria izango du"
Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Gorenaren epaiaren aurka ez du helegiterik aurkeztuko.
Anoeta Batzordea bildu da gaur arratsaldean eta Donostiako Udalak estadioa birmoldatzeko lehiaketa publikoak aurrera jarraitzeko asmoa mantentzen duela azaldu du, izkinak eraikitzeko aldaketarekin. “Donostiak estadio berria izango du”, esan du Juan Karlos Izagirre alkateak. Lanak atletismoko pistarik gabeko estadioa edukitzea ahalbidetuko du, errugbia eta futbola praktikatzeko aukera emanez. Horretaz gain, estadio txikiko instalakuntzak hobetuko dira, urbanizazioa eta irisgarritasuna egokitzeaz gain.
Donostiako Udalak Euskadiko Juztizia Auzitegi Gorenaren kontra helegiterik ez aurkeztea erabaki du. Epaiak zalantzan jartzen zuen Anoetan hirugarren erabileretarako espazioak jartzearen beharra.
Udal gobernuak hasierako dokumentuaren edukia berbideratzeko beharra ikusi zuen. Batetik, Udalak lurren jabetza mantentzea eta erabilera tertziariora bideratutako azalera gutxitzea. Hala ere, Udalbatzak Plan Orokorraren aldaketa onartu zuen 2013ko urtarrilean, hasieran aurreikusitako erabilera tertziarioak mantentzeko erabakiarekin. Izagirrek adierazi du abiaraziko den prozedurari esker, erreforma lanak egin ahal izango direla. “Zorrotzak izan behar dugu, eta beharreko urratsak eman, baldin eta eragiketa hau ondo ateratzea nahi badugu”.



