Irutxuloko Hitzaren aldeko kanpaina, 'Euskal Herria Zuzenean' saioan
Erreportajea eman dute ETB1eko saioan, 33. minututik aurrera ikus dezakezue.
Gure proiektua bizirik mantentzeko lanean ari gara Irutxuloko Hitza-ko langileok. Donostiako tokian tokiko euskarazko hedabideak aurrera egin dezan langileok gure soldatak murriztu ditugu. Hilero 200 euro gutxiago kobratzen ari gara. Herritarren eta gizarte eragileen laguntza behar dugu; harpidedunak etasustatzaileak behar ditugu.
Maiatzean, Irutxuloko Hitzaren aldeko beste emanaldi bat.
Joan den martxoan antolatu genuen lehen emanaldia, eta maiatzean bigarren bat egingo dugu. Oraindik ezin dizuegu zehaztu non eta zein egunetan izango den, baina jada baditugu musikari konprometitu batzuk agertoki batera igotzeko prest. Kontzertu akustiko berezi bat prestatuko dugu Iker Laurobarekin eta On musika taldeko Itsaso Gutierrez eta Ekhi Vegasekin. Laster emango dizuegu emanaldi honen berri!
ETB1-eko saioko kazetariak Irutxuloko Hitzaren erredakzioan izan dira.
Euskal Herria Zuzenean saioko kazetariak gure erredakzioan izan dira hedabidearen eta lan taldearen egoera ezagutzeko.