Ibilgailuen arau hausteak detektatzeko "legezko berme guztiak" dituen gailua erabiltzeko eskatu dute jeltzaleek
Donostiako Udalak semaforo argi gorriko sistemaren aurkako epaia jaso eta gero, txosten juridiko bat eskatu du. Aurkako sententziaren arabera, tresna ez dago homologatua eta EAJko zinegotzi Martin Ibabek udal gobernuari ibilgailuen arau hausteak detektatzeko “legezko berme guztiak” bete ditzan eskatu dio.
Duela hiru hilabete egoera konpontzeko neurriak har zitzan eskatu ziotela esan du zinegotziak, “udalak ezin baitu erabili epaitegiak baliogabetzen ari den sistema bat”. Epaia jaso duten arren, gailua erabiltzen jarraitzen dutela salatu du Ibabek.
Erabilera honek udala ez ezik, herritarrak ere kaltetzen dituela nabarmendu du. Semaforo argi gorriko sistemak baldintzak betetzen ez baditu, edo gailua homologatzen ez bada, udal gobernuak horren arabera jokatu beharko lukeela esan du zinegotzi jeltzaleak.

