Donostia Fashion Festibalaren lehen ekitaldia egingo dute
Maiatzaren 2an (ostirala) eta 3an (larunbata) Donostia Fashion Film Festibalaren (DSSFFF) lehen ekitaldia egingo dute Antzoki Zaharrean eta hiriko beste zenbait eszenatokitan. DSSFFF-k ikus-entzunezko hikuntza berritzailea ikertuaz, moda begiratzeko modu fresko eta ezberdina halarazi nahi dio jendarteari. Berlin, New York, Tokio, Miami edo Sao Paulo-n arrakasta eduki duen formula baieztatua. Jaialdiko gune nagusia Antzoki Zaharra izango da. Bertan, ikus-entzunezko pieza ezberdinak proiektatuko dira, eta hiriko beste leku ezberdinetan erakusketa, tailer eta festak antolatuko dira.