GBCk hamalaugarren garaipena lortu du (82-67)
Gipuzkoa Basketek garaipen garrantzitsua lortu du Valladoliden aurka; taldearen hamalaugarren garaipena izan da gaurkoa. Oso omentu onean dago Donostiako taldea. Ostegunean derbia jokatuko du Laboral Kutxaren aurka.
Gaurko albiste txarra Charles Ramsdell jokalariaren lesioa izan da. Saskiratze batean min hartu du, eta lesioa izan du eskuineko belaunean.