Lasarteko Raul Gomez korrikalaria (irudian) izan da azkarrena 15 kilometroko proban. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Iaz bigarren postua eskuratu zuen. Claudia Behobide hondarribitarra izan da emakumezkoen artean azkarrena, iaz bezala.
Lasterketako buru izan da, eta txapela janztea lortu du Raul Gomez lasartearrak. Hamabost kilometroko ibilbidea 49 minutu eta 38 segundotan egin du. Iaz bigarren postuan geratu zen Gomez, baina aurten lehen postua eskuratu du. Haren ondoren iritsi dira Unai Señoran iruratarra (49 min. eta 49 seg.) eta Andoni Olazagirre hernaniarra (50 min. eta 6 seg.).
Claudia Behobide hondarribitarrak aurten ere lehen postua lortu du. Emakumeen artean azkarrena izan da. Hamabost kilometroko ibilbidea 57 minutu eta 19 segundotan egin du. Bigarren iritsi da Ana Ollo iruindarra (57 min. eta 40 seg.) eta hirugarren Amaia Zuloaga aiatarra (59 min. eta 40 seg.)
Guztira 430 korrikalarik parte hartu dute Bera Bera kirol elkarteak antolatutako proban. Eguraldi eguzkitsuaz eta tenperatura freskoaz gozatu dute. Bi txandatan atera dira korrikalariak. Lehenengoan 15 kilometroko ibilbidea egin dute. Saguesetik, Frantziako pasealekurantz abiatu dira, eta handik, Mundaiz zubitik pasata Morlanseraino iritsi dira. Morlanseko tuneletik Antiguarantz abiatu dira, eta Igararaino joan dira. Ondoren, Kontxara bidea hartu dute, eta Parte Zaharrean sartu dira. Aurten, Pasealeku Berriko berritze lanak direla eta ezin izan dute iazko ibilbide bera egin. Ezin izan dute Urgullera igo, eta horren ordez, Parte Zaharrean barrena sartu dira. Handik, Grosera bidea hartu dute, Saguesera itzultzeko.
Bost kilometroko probako parte hartzaileak bos minutu geroago irten dira. Asier Murillo azkoitiarra izan da azkarrena (15 min. eta 2 seg). Haren ondoren iritsi da Reda Echchadi donostiarra (15 min. eta 21 seg.) eta Ibai Beracierto zarauztarra (15 min. eta 22 seg.).
Emakumeen podiumeko lehen postua lortu du Lourdes Colomo zizurkildarrak (17 minutu eta 30 segundo). Bigarrena lortu Vanessa Pelaezek (18 minutu eta 8 segundo) eta hirugarrens Ane Zabalak (19 minutu eta 23 segundo).
[Gallery=154]