Dbusek mikrobus berriak izango ditu
Integraliak karrozeria jarriko du eta mikrobusak Mercedes Benz etxekoak izango dira.
Dbus enpresak hiriko goiko auzoetako lau autobus linetako ibilgailuak berrituko ditu. Mikrobusak berritzeko lanak Goiko Autori esleitu dizkio eta Mercedes etxeko Sprinter txasisa Integralia enpresak jarriko die. Ibilgailuek 26 leku dituzte, eta behe plataforma integrala dute. Gainera, mugikortasun urria duten pertsonentzako lekua ere badago.
Mikrobusak pertsonalizatuak izango dira, mikrobusen erabiltzaileen behar eta ezaugarrietara egokituko dira. Dbusek ondorengo ezaugarriak eskatuko ditu, besteak beste: ate lerragarri bikoitzaren irekiera, bi segundu eta erdiko maniobra denborarekin; arrapala elektriko teleskopikoa, gurpildun aulkiak sartzeko; klimatizazio ekipamendua sabaian, hotza zein beroa.
Bestalde, orografia zaileko lekuetan mikrobusek egiten dituzten ibilbide konplexuetarako modu seguruagoan eta eraginkorragoan gidatzeko zerbitzuak eskaintzen dituzte.
Ingurumenarekin konpromisoa
Mikrobus berriek Euro 6 izeneko motorra izango dute, gaur egun erabiltzen duten Euro 4 motorra baino gutxiago kontsumitzen ahalbidetuko diena. Berrikuntza honi esker, kutsadura maila ere murriztuko dute, GNK ibilgailun kutsadura mailen parera. Azken batean, Dbusek ingurumena zaintzeko konpromisoa mantenduko du.