Izen berria estreinatuko du maratoi erdiak, Media Donosti
Mediadonosti.com webgunearen bitartez.
Prezioari dagokionez, antolatzaileen arabera, krisia dela eta ez dute maratoi erdiaren prezioa igo 22 eurotan mantenduz, eta ibilbide laburraren prezioa 15 eurotara jaitsi dute.
Maila handiko lasterketa
Media Donostiren antolatzaileek lasterketaren izaera herrikoia nabarmendu dute. Ibilbide laua izanik, herritarren parte hartzea izan dute helburu hasieratik, baina era berean, kanpoko parte hartzaileak erakartzea ere bai, hiriko turismoari ere bultzada emateko.
Kanpotik datozen parte hartzaileen artean Hassane Ahouchar, Tolassa Changare, Abderraman El Jaafari eta Anouar Dabbab aipatu dituzte gizonen artean, eta Saida El Medhi marokoarra emakumeen artean.
Maiatzaren 18an egingo dute eta aurten ere bi ibilbide izango ditu lasterketak, 21 kilometroko maratoi erdia eta 10 kilometroko ibilbide laburra. Maiatzaren 16an amaituko da izena emateko epea.
Azken bi urteetan izandako arrakastari jarraituz, oraingoan ere Bulebarrean hasi eta amaituko da Donostiako maratoi erdia. Goizeko 10:00etan abiatuko da. Herritarrek lasterketa izendatzeko erabiltzen duten izena aintzat harturik, aurten gainera izen berria erabiliko du lehen aldiz: Media Donosti.
Gaur egin dute lasterketaren aurkezpena udaletxean, eta antolatzaileek parte hartzaileen goranzko joera azpimarratu dute. Aurten hiru milako muga gainditu nahi dute. Dagoeneko 2.100 lasterkarik eman dute izena, eta azken egunetan espero dute azken bultzada. Emakumeen parte hartzea ere aipatu dute, azken urteetan gora egin baitu euren parte hartzeak. Aurtengo datuen arabera, lasterkarien %22a emakumezkoa izango da, eta horietatik erdia baino gehiagok (%55) ibilbide luzea egingo du.
Maiatzaren 16a arte eman daiteke izena