UDA kanpainak 71 kirol jarduera eskainiko ditu
Donostia Kirolaren webgunearen bitartez, nahiz erakunde antolatzaileek jarritako bulegoetara joanez.
Aurretiko izen emate guztiek maiatzaren 16an egingo den zozketa batean parte hartuko dute, eta plaza lortzen dutenek astebeteko epea izango dute ordainketa egin ahal izateko.
-Bigarren faseari ekainaren 2an emango zaio hasiera, egun horretatik aurrera plaza libreak dauden ikastaroetarako izen emateak egin ahal izango direlarik.
UDA kanpainak ekainaren 1etik irailaren 26ra arte iraungo du, eta 60.000 plazatik gora eskainiko dituzte.
Udan hirian dagoen kirol eskaintza osoa biltzen du UDA kanpainak. Bere baitan daude klubek udan urtero antolatzen dituzten kirol jarduerak, gehienbat aire librean egiten direnak, eta baita udaleko kirolguneetan egiten direnak ere, batez ere igerileku eta gimnasioetan.
Eskaintza bi multzo handitan banatuta dago. 16 urte arteko haur eta gazteei zuzendutako eskaintza batetik, eta gazte zein helduei zuzendutakoa, bestetik.
Kanpaina honetan parte hartzen duten 14.000 pertsona inguruk gehien eskatzen dituzten jarduerak kirolanitzekoak, surfa, igeriketa, tenisa, eta piraguismoa izaten dira. Leire Landa, Donostia Kirolako zuzendariak surf, body board, SUP eta antzeko jarduerak lortzen ari diren arrakasta nabarmendu du, urtetik urtera kirol hauen eskaintza handitzen ari baita.
Hain ohikoak ez direnen artean, arku-tiraketa, urpeko jarduerak, mahai tenisa, belaontzia, zesta punta, esku pilota, atletismoa, mendiko bizikleta, eskalada eta esgrima leudeke. Aurten lehen aldiz, baita zumba eta itsasoko soinketa ere.
UDA kanpainak udako kirol eskaintza osoa biltzen duenez, pilates, aerobik, mantentze gimnastika, ziklo-indoor eta beste hainbat jardueretako ikastaroak ere eskainiko dituzte. Areto jarduera hauetarako izen ematea zabalik dago, ekainaren 1ean hasiko baitira saioak.
Kirola euskaraz
Josu Ruiz, Kirol zinegotziaren arabera, Donostia Kirolak nahiz kanpainan parte hartzen duten beste taldeek ahalegin handia egiten dute kirol jarduerak euskaraz eskaintzeko. Hala, UDA kanpainako ikastaro guztien %55a euskaraz izango da, eta haurrentzako jardueren artean ehuneko hori 60ra igoko da.
Izen ematea
Bi fasetan antolatzen dute izen ematea:
-Aurretiko izen ematea maiatzaren 12tik 15era egingo dute. Herritar bakoitzak gehienez lau ikastarotan eman dezake izena.