Larunbatean Gure Esku Dago dinamikaren giza katean parte hartzera deitu dituzte donostiarrak
Antiguako tuneletik, Bilbo plazatik eta Saguesetik zutabe bana irtengo da 12:30ean Bulebarrerantz.
Donostiako Gure Esku Dago dinamikak giza katea egingo du larunbat eguerdian. Antiguako tuneletik, Bilbo plazatik eta Saguesetik zutabe bana irtengo da 12:30ean. Giza katea egin ondoren, Bulebarrean elkartuko dira denak 13:00ak aldera. Ekitaldi bat egingo dute Alderdi Ederre. Gure Esku Dago dinamikaren berri emateaz gain, ekainaren 8ko giza katerako parte hartzea sustatuko dute, eta izena emateko mahaiak jarriko dituzte.