Sukaldaritza lehiaketa iaz, Morlanseko jaietan. (Argazkia: Nagore Koch)
Ostiral arratsaldean hasiko da auzoko jaien egitaraua, txupinarekin.
Atari arteko olinpiadak, danborrada eta pintxo poteo elegantea antolatu dituzte, besteak beste.
Badatoz Morlanseko jaiak. Ostiralean hasi eta igandea arte festa giroan murgilduko dira morlanstarrak. Iaz berreskuratu zituzten auzoko festak. Maiatzeko bigarren asteburuan ospatu izan dira beti Morlanseko jaiak. Urteak ziren, ordea, jaiak galdu zirela. Iaz sortutako Morlanstarrak Auzo Elkarteak bultzatu ditu jaiak.
[box]
EGITARAUA:
Ostirala, 9:
– 18:00. Hasiera ekitaldia, txupinarekin.
– 18:00. Haurrentzako merienda.
– 19:00. Danborrada.
– 21:00. Sardina jatea.
– 23:00. Karaokea.
Larunbata, 10:
-09:00. Diana.
-11:00. Haurrentzako tailerrak.
-11:00. Sukaldaritza tailerra.-12:30. Atari arteko olinpiadak.
-14:00. Auzo bazkaria.
-16:00. Musa.
-16:00. Maskota lehiaketa.
-17:00. Haurrentzako ginkana.
-19:00. Txokolate jana.
-21:00. Afari merienda.
-23:00. Musika.
Igandea, 11:
-09:00. Diana Udalaren Txistulari Bandarekin.
-11:00. Haurren txirrindularitza proba.
-12:00. Buruhandi eta erraldoiak.
-13:00. Pintxo poteo elegantea.
[/box]