Olatu Talkaren egitarau osoa kalean da
‘Astindu hiria’ lelopean, Donostia eta inguruko herriak jarduerez beteak egongo dira, maiatzaren 23ko asteburuan eta ekainaren 1ean.
egitaraua, eta dagoeneko kalean da egunez eguneko jarduerak zehazten dituen liburuxka; 15.000 ale banatuko dituzte kultur etxeetan, Gipuzkoako udaletxe guztietan, tabernetan, hoteletan, kiroldegietan… eta kalean banaketak ere ere egingo dituzte.
Sei gunetan banatuko dute 2014 Olatu Talka:
Donostia 2016an Europako Kultur hiriburutza izango dela eta, aurten ere Olatu Talka jaialdia antolatu dute Donostia 2016k eta Donostia Kulturak, Astindu hiria lelopean. Guztira, 250 jarduera egingo dituzte maiatzaren 23an, 24an eta 25ean eta ekainaren 1ean; gaur aurkeztu dute
- Tailerren eta merkatuen gunea. (Bilbao plaza). Haurrentzako elektronika sortzaile tailerra izango da gune horretako jarduera nagusia. Elektronikaren oinarrizko kontzeptuak beste era batera ezagutzeko aukera izango dute.
- Zinemaren gunea. (2016 Gunea, Easo kalea, suhiltzaileen egoitza zaharra). Larrotxene kultur etxeko ikus-entzunezko ikasleek sortutako bi film labur izango dira jarduera nagusia.
- Arte Eszenikoen gunea. (Artzai Onaren plaza). Zurriola antzerki eskolako ikasleen emanaldia izango da ikuskizun nagusia.
- Komunikazio-gunea. (Okendo plaza). Why Not Radiok gidatuko du eta larunbatean gertatzen denaren berri emango du.
- Kirolaren gunea. (Groseko katalunia plaza eta Sagues). Longboardaren inguruko tailerrak, ariketak eta erakustaldiak egingo dituzte.
- Arte plastikoen gunea. (Gipuzkoa plaza). IV. Arte Topaketak egingo ditutzte.