Gipuzkoa Basketek galdu egin du Illunben (57-79)
Gipuzkoa Basketek porrot egin du gaur etxean. Partida orekaturik hasi bada ere, berehala nabarmendu dira aurkariak. Kanaria Handiak bideratu du jokoa eta nagusi izan dira gaur Illunben.
Sito Alonsoren mutilek ezin izan diote aurkariaren erasoari eutsi eta pixkanaka aldea areagotuz joan da. Azkenean 57-79ko emaitzarekin amaitu da partida.


