
Bertako diseinatzaileen jantzi eta apaingarriak daude salgai, Maria Kristina hotelean. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Gipuzko Modan jardunaldiak ospatu dituzte asteburuan Donostian. Ostiralean hasi zen jardunaldia hitzaldi batzuekin, eta atzo, larunbata, ospatu zuten egun nagusia, San Telmo Museoan.
Hainbat diseinatzaile gipuzkoarrek euren lanak eta modaren azken joerak erakutsi zituzten erakusketa batean. Tartean izan zen, Nerea Garmendia donostiarra ere. Aktoreak diseinatzaile gisa egin dituen lehen lanak erakusteko aukera izan zuen;
Nerea Garmendia Moda bildumakoak, hain zuen ere.
Gaur, modako azken joera horiei jarraituz, erosketak egiteko aukera eskaini dute Maria Kristina hotelean. Hiriko eta Gipuzkoako hainbat dendari eta sortzaile bildu dira bertan. Nahi duenak, 14:30ak arte, eta 16:00etatik 19:00etara izango du sortzaileekin hitz egin edo euren jantzi nahiz apaingarriak erosteko aukera.
Ondoren, hoteleko Ibaia aretoan, moda desfile bat egingo dute 19:30ean, eta Isabel Zapardiez diseinatzaileak emaztegaientzako egin duen azken bilduma aurkeztuko du.