
Hiru puntuak eskuratu nahi zituen Realak, Europako ligarako seigarren postua ziurtatzeko, baina azken jardunaldia arte itxaron beharko dute. Hain zuzen ere, sailkapenean atzetik daukan Vila-realen aurka lehiatuko da Anoetan. Berdinketa nahikoa izango du azken partiduan, baina gaur ez da nahikoa izan.
Muniainek sartu du Athleticen gola 49. minutuan, eta berdinketaren gola, berriz, Agirretxek sartu du, 74. minutuan. Puntu banaketa, beraz, Bilboko derbian.
San Mames berrian jokatu duen lehen partida izan dute txuri-urdinek, eta zaleen babes handirik gabe egin behar izan dute gainera. Izan ere, zelai berriko lanak erabat bukatu gabe daude eta, Athletic-eko zaleek zuten lehentasuna.
Dena dela, giro bikaina sortu da derbiaren aitzakian, bai zelaian eta baita zelaitik kanpo ere.