Udalak ia 700.000 euro erabiliko ditu hainbat kale konpontzeko
Udalak aglomeratuen kanpainaren exekuzio obren proiektua onartu du, hiriko zenbait kale asfaltatzeko 699.536,50 euroko gehienezko aurrekontuarekin.
Bi fasetan egingo dituzte lanak. Lehenik, Eustasio Amilibia kalea, Elosegi Alkatearen hiribidea, Urbieta kalea eta Tolosa hiribidea asfaltatuko dituzte.
Ondoren, Vazquez Montalban kalea, Lazkano pasealekua, Alejandria kalea, Zarategi pasealekua, Ubarburu pasealekua, Artxipi bidea eta Murgil bidea konponduko dituzte.
Kontratuak esleitzen zaizkien enpresak edo enpresek 1,5 hilabeteko epea izango dute lehen faseko lanak egiteko, eta 2,5 hilabeteko epea bigarren fasekoak bukatzeko.