Fortunaren 74. Mendi Ibilaldiak Okina ingurua bisitatuko du
Irteera ekainaren 1ean egingo dute, eta izen ematea zabalik dago jada.
Fortuna Kirol Elkarteak Mendi Ibilaldia antolatu du, 74. aldiz. Euskal Herriko mendi probarik zaharrena da Fortunak antolatzen duena, eta ekainaren 1ean egingo dute. Ez da lasterketa bat, ezta lehiaketa bat ere, neurtutako ibilaldi bat baizik. Hala, partaide bakoitzak bere erritmoan ibiltzeko aukera izango du. Gainera, antolatzaile eta mendizaleen artean “giro goxoa” sortzen dela ziurtatu du Fortunak. Goiz jaiki eta 6:45ean abiatzeko asmoa dute. Egun berean, Martxa Erdia ere egingo dute, eta 9:00etan hasiko dira. Bi ibilaldiak kontutan hartuz, autobusetan gehienez 330 mendizaleentzako lekua egongo da, eta izen emateak zabalik daude jada, Internet bidez.
Aurtengo ibilbideak 46 km izango ditu, Okinan (Gasteiz inguruan) abiatu eta Samaniegon amaituko dute, Arabako Errioxaren erdigunean. Bidean, Trebiñu, Moraza eta Toloñoko gailurrak igoko dituzte. Martxa Erdiak 20 km izango ditu, Berganzo eta Samaniego artean eta Toloño gailurraz gain, Herrerako mendatea igo beharko dute.


