Konpostaren kontrol handiagoa eskatu du EAJk
Auzo konpostaren ondorioz sortutako bio-hondakinen kudeaketa arautuko duen ordenantza proiektuari hainbat zuzenketa jarri dizkio EAJk.
Lortutako konpostaren kalitatea gehiago kontrolatzea, auzo konposta egiteko taldeak 10-50 pertsona artekoak izan beharrean 30-90 pertsonakoak izatea, eta konpost guneak ingurura egokitzea dira jeltzaleek egin nahi dituzten aldaketa nagusiak.
Kokalekuari dagokionez, EAJren ustez garrantzitsua da konpost guneak egoki kokatzea. Berdeguneak lirateke euren ustez toki egokienak, eta sekula ez espaloi, parke edo iturburu inguruak.
Aldaketa hauekin guztiekin konpost sistema kontrolatu eta hondakinak kudeatzeko aukera hau donostiar gehiagori eskaintzea da jeltzaleen helburua.

