Irutxuloko Hitzaren aldeko kamiseta eraman du Giorgio Bassmattik
Irutxuloko Hitza donostiarren babesa eskatzen ari da bizi duen egoera larria dela-eta, eta bide horretan jarduerak antolatzen ari da laguntza jasotzeko, sustatzaile eta harpidedun berriak bilatzeko ahaleginaz harago. Bada, Giorgio Bassmatti musikariak berea egin du kanpaina, eta euskarazko komunikabidearen aldeko kamiseta jantzi du Musika Parkean, Benartegi baserrian, Literaktum jaialdiaren barruan egindako saioan. Mattin ilustratzaileak egin du kamisetaren irudia.