Udaltzaingoak komunitate bitartekaritza eta arreta unitatea martxan jarriko du
Duela urtebete sortzekotan gelditu zen bitartekaritza eta arreta unitatea martxan jartzeko eskatu zion EAJk udal gobernuari. Azken honek jakinari duenez, bizilagunen arteko liskarretan bitartekaritza egiteko Udaltzaingoaren unitatea abian jarriko du.
Unitate berri honen helburua udaltzaingoarekin eta haren eskumenekin lotura duten atarien, sare sozialen, iradokizun eta bestelakoen inguruan herritarrei sortzen zaizkien zalantzei erantzutea da. Donostiarren eskaerei azkarrago eta modu eraginkor batean erantzuteko “oso zerbitzu garrantzitsua” izango dela adierazi du udal gobernuak ohar baten bidez.
Horretaz gain, gatazka pribatuak modu baketsuan konpontzeko bitartekaritza bat ere izango du, jardunaren bitartez herritarrek adostasuna lortzeko. Bizilagunen bizikideza arazoei buruz jardungo dira (zaratak, usainak, obrak…); osasun eta higiene arazoen inguruan; eta, espazio publikoaren erabilerak eragindako gatazkei buruz, besteak beste.
Unitatea bost pertsonek osatuko dute: agente nagusi batek eta beste lau agentek. Polizia eta Larrialdetako Euskal Akademiak prestakuntza jarduera bat egingo du, eta unitatea aurten jarriko da abian, hiria bitartekaritza unitate mota honetan aintzindari bihurtuz.
Erlazionatutako edukiaUdaltzaingoaren barruan bitartekaritza unitate bat abian jartzeko eskatu du EAJk