Bidebietako jaiak hasiko dira gaur
Txanpontxoren zain daude jada bidebietarrak. Auzoko jaiak gaur arratsaldean hasiko dira, Txanpontxo Guardaplata bidetik jaisten denean. Igandea arte jai giroan ibiliko dira: apar festa, pintxo poteoa, koadrillen jaitsiera, 80ko hamarkadako festa… Bidebietarrek ez dute etxean geratzeko aitzakiarik izango!
[button]
EGITARAUA
Maiatzak 22, osteguna
17:30. Txanpontxoren jaitsiera.
18:30. Eskulana: Txanpontxoren betaurreko distiratsuak.
20:00. Koadrillen jaitsiera
Maiatzak 23, ostirala
17:30. Haur eta Gazte Eguna, Allende parkean: Giza futbolina, Kermessa, III Urban Jaia.
19:00. Txokolate jatea, Allende parkean.
19:30. Apar festa, Allende parkean.
19:30. Futbito txapelketako finalerdiak, Bloque 5 zelaian.
19:30. Bidebieta Dantzan. Swing dantzaldi irekia, Isasa parkean.
20:00. Afaria, Allende parkean.
22:00. Txanpontxo Rock VII, frontoian: Sutura, Malos Tiempos, Espasmodicos, Distorsion.
Maiatzak 24, larunbata
11:30. Tortilla lehiaketa, Peña Taurinan.
12:00. Kantujira, auzoan barrena.
14:00. Herri bazkaria, bertsolariekin, Bidebieta Institutuko gimnasioan.
16:00. Futbito Txapelketaren finalak, Bloque 5 zelaian.
17:00. Mus Txapelketaren finalak, Nueva York tabernan.
17:30. Ikuskizuna, 12 urtetik beherakoentzat, frontoian.
17:30. Txanpontxoren bila! jokoa, 12 urtetik gorakoentzat, Allende parketik abiatuta.
18:00. Danborrada eta sari banaketa, Julio Urkijo kaleko 38. zenbakian.
20:00. Pintxo poteoa eta 80. hamarkadako festa. Mozorrotuta joatea, derrigorrezkoa. Julio Urkijo kaleko 38. zenbakitik abiatuta.
22:00. Thamesisen dantza erakustaldia, frontoian.
23:30. Dantzaldia, Julio Urkijo kaleko 38. zenbakian.
00:00. Suzko Zezena, Julio Urkijo 38. zenbakian.
Maiatzak 25, igandea
11:00. Puzgarriak, Allende parkean.
12:00. Buruhandiak eta erraldoiak, Julio Urkijo kaleko 38. zenbakitik abiatuta.
12:00. Toka eta botea, Peña Taurinan.
12:00. Luntxa, erretiratuen egoitzan.
16:00. Haurrentzako toka eta botea, Peña Taurinan.
18:00. Herri kirolak, Bloque 5 zelaian.
19:00. Sardina jatea, Bloque 5 zelaian.
[/button]


