Elkartasun Spinning Maratoia antolatu du Fortuna Kirol Elkarteak
Pio Baroja kiroldegian egingo dute jarduera, maiatzaren 31n, eta bildutako dirua Atece elkartearentzat izango da.
Elkartasun Spinning Maratoia antolatu du Fortuna Kirol Elkarteak, Spinning Futtura Sporten laguntzarekin. Bigarren urtez jarraian antolatu dute jarduera, eta Pio Baroja kiroldegian egingo dute, maiatzaren 31n, 17:00etatik 20:00etara. Bildutako dirua Atece-rentzat izango da, garuneko kaltea duten gaixoei eta euren familiei laguntzen dien elkartea.
Maratoia hiru saiotan banatuko dute eta saio bakoitzak 50 minutu inguruko iraupena izango du. Izen ematea zabalik dago Fortunaren webgunearen bidez, eta nahi adina saiotan parte hartzeko aukera egongo da. Saio baterako izen emateak 12 euroko prezioa du, bi saiotarakoak 20 euro, eta hiru saiotarakoak 30 euro. Horretaz gain, 0 lerroa ere sortu dute, maratoian parte hartu gabe ere elkartearentzako dirua eman nahi dutenentzat.


