Txokolatezko txanponak banatu dituzte Bidebietako jaiei hasiera emateko
Eguraldi traketsa izan da egunotan, baita gaur ere. Hain zuzen ere, ostegunean zehar euria egin du zenbait unetan, baina, Bidebietako jaiei harrera dotorea egiteko edo, eguzkia irten da Txanpontxorekin batera, 17:30ak inguruan. Halaxe hasten dira urtero auzoko festak; Txanpontxok txokolatezko txanponak banatzen ditu haurren artean, bere laguntzaileak gozokiak oparitzen dituen bitartean. Irudi hori berriro errepikatu da gaur, Guardaplata bidetik behera.
Ohi bezala, haur ugari bildu dira irekiera ekitaldian, Arraiketai txarangak eta buruhandiek eta erraldoiek girotuta. Patricia Vegasek egin du Txanpontxo pertsonaiaren papera.
- Txanpontxo, haurrez inguratuta. (Argazkia: Estitxu Zabala)








