Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoekin animalien karetak egin dituzte haurrek
Parte Zaharreko Kresala elkartean pasa dute goiza etxeko txikiek, hirukote alaiarekin; ekainaren 8an Viktoria Eugenia Antzokian eskainiko duten ‘Terapia’ saiorako prestatu dira.
Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak pozez zoratzen daude. Izan ere, Terapia ikuskizuna eskainiko dute Victoria Eugenia Antzokian, ekainaren 8an; lehen emanaldia, 12:00etan, eta bigarrena, 18:00etan. Bertan bere azken asmazkizuna aurkeztuko du Txirrik: Txirritxoria. Era guztietako animaliak aterako ditu pailazoak makina horretatik. Hala, horietako animalia bat bihurtzeko, haurrekin kareta tailerra egin dute pailazoek, gaur eguerdian, Parte Zaharreko Kresala elkartean.
Ederki igaro dute tailerrean haurrek, keretak koloreztatu eta moztuz. Txerriak, katuak, tximuak… denetariko animalien karetak osatu dituzte, giro ederrean. Gainera, Victoria Eugeniako ikuskizunerako zortzi sarrera zozkatu dituzte bertaratu direnen artean.
Iikuskizunaren egunean haurrek tailerrean egindako karetak eramatea da pailazoen asmoa. Hala, oholtza gainean Hipopotamoaren Dantza beraiekin dantzatzera gonbidatuko dituzte.