Herrerako frontoian bildu dira garagardozaleak
Txirritako Txuriurdinak Realaren lagunarteak garagardo azoka antolatu du aurten ere.
Herrerako frontoian hainbat garagardo dastatzeko aukera dago egunotan. Izan ere, hirugarren urtez, Herrerako Garagardo Azoka antolatu du Txirritako Txuriurdinak Realaren lagunarteak. Azoka ostegunean zabaldu zuten, eta bertan izan zen Markel Bergara Realeko jokalaria. Bihar arte zabalik egongo da garagardo azoka, baita datorren asteburuan ere, maiatzaren 29tik 31ra.
Guztira, 35 garagardo mota dituzte aukeran garagardozaleek, eta jatekoa ere ez da falta: Saltxitak, patatak, ukondoa… gaur, gainera, pantaila berezia jarri dute, bertaratzen direnek futboleko Txapeldunen Ligako finala ikusteko aukera izan dezaten. Antolatzaileen arabera, herritar ugari hurbildu dira frontoira egunotan, eta 21:00ak inguruan biltzen da jende gehien.
Herrerako Garagardo Azoka. Ordutegia:
Ostegunetan: 18:00etatik 00:00etara.
Ostiral eta larunbatetan: 18:00etatik-02:00etara.
Igandean: 18:00etatik 23:00etara.