(Irudi galeria) Egiatarrek kalea hartu dute
Musikaz, kolorez, dantzaz, eta garrantzitsuena… euskaraz bete dituzte gaurkoan egiatarrek euren auzoko kaleak. Egia Euskaraz Eguna dela eta, mural koloretsua margotu, euskal folklorea zabaldu eta euskara izan dute lagun. Plaza Haundi eta Tejeria inguruan ibili dira, haur, gazte eta helduak. Hona hemen IRUTXULOKO HITZAk bildutako irudi onenak.