Bidebietako danborradako bi lagun. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Txanpontxo jaiak ospatzen ari dira aurten ere Bidebietan. Txupina ostegunean bota zuten, eta jaiei hasiera eman zieten auzotarrek, Guardaplata bidetik behera Txanpotxok egindako jaitsierarekin. Eguraldi aldrebesa izaten ari da egun hauetako protagonista, baina Bidebietan zorte ona izaten ari direla esan daiteke, jaien hasieran eta gaurkoan ere eguzkia izan baitute lagun.
Goizetik gauerako egitaraua zuten gaur Bidebietan: Tortilla lehiaketa, kantujira, herri bazkaria, futbito txapelketaren finalak, mus txapelketaren finalak, pailazoak, Txanpontxoren bila! jolasa, danborrada… aspertzeko aukerarik behintzat ez dute izan. Bihar ere zertaz gozatu izango da, jaien bukaera iritsi aurretik.
Bidebietako Txapontxo jaiak.
Bihar, maiatzak 25
- 11:00. Puzgarriak, Allende parkean.
- 12:00. Buruhandiak eta erraldoiak, Julio Urkijo kaleko 38. zenbakitik abiatuta.
- 12:00. Toka eta botea, Peña Taurinan.
- 12:00. Luntxa, erretiratuen egoitzan.
- 16:00. Haurrentzako toka eta botea, Peña Taurinan.
- 18:00. Herri kirolak, Bloque 5 zelaian.
- 19:00. Sardina jatea, Bloque 5 zelaian.