Olatu Talkaz bete da hiria
Tailerrak, zuzeneko musika emanaldiak, ikuskizunak, argazkiak, margolanak… 2016an Donostia Europako Kultur Hiriburutza izango dela kaleratu dute herritarrek.
Zaila da asteburu honetan kulturaz busti ez den izkinen bat topatzea hirian. Izan ere, 2014ko Olatu Talka jaialdia kalera atera da, 2016an Donostia Europako Kultur Hiriburutza izango dela iragarriz. Herritarrek pozarren erantzun dute, eta eguzkia lagun, asko izan dira gaurkoan ere Olatu Talkaren jarduerekin bat egin dutenak. Tailerrak, zuzeneko musika emanaldiak, ikuskizunak, argazkiak, margolanak… iaz denetik topa daiteke Donostian barrena banatutako guneetan.
Olatu Talkak bihar jarraipena izango du, eta IRUTXULOKO HITZA Easo plazan izango da. Izan ere, bertan Euskararen Plaza jarriko dute. Hala, IRUTXULOKO HITZAko kazetariek astekariaren azalak idazteko aukera emango diete herritarrei, 11:00etatik 14:00etara. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearekin eta Gaztezulo aldizkariaren bat egingo du IRUTXULOKO HITZAk Euskararen Plazan.